XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Materiaren itxura

31. jarduera

Honez gero konturatuta egongo zara gure inguruan ditugun materia-sistemak ez direla beti modu berekoak.

Materia-sistema batzuen itxura, alde guztietatik begiratuta ere, berdintsua da, hau da, ez dira beraien osagaiak bereizten.

Honelako sistemei, sistema homogeneoak deituko diegu.

Beste batzuetan, ordea, materia-sistemen osagaiak bereiz daitezke, begiratu batez gehienetan, eta lupaz edo mikroskopioz begiratuz beste batzuetan.

Hauek sistema heterogeneoak ditugu.

Nahastu ondoren osagaiak bereizten ez diren zenbait sistema homogeneo oso ezagunak egingo zaizkizu: kakao hautsa edo kola-kaoa esnetan disolbaturik, azukrea uretan... esate baterako.

Bestalde, erraz bereiz daitezkeen osagaiak dituzten sistema heterogeneoak ere ezagutuko dituzu: harri mota desberdinez osatutako granitoa, zereal desberdinez osatutako nahastea, etab.

Dena dela, bai batzuk eta bai besteak nahasturak dira, substantzia bat baino gehiagoz osaturik baitaude; eta nahastura hauen azterketari ekin behar diogu berehala.

32. jarduera

Aurreko jardueran jasotako informazioa erabiliz, egizu honako hau.

Sailka itzazu hurrengo nahasturak homogeneoetan eta heterogeneoetan eta osa ezazu honelako taula bat.

NAHASTURA

HOMOGENEOA

HETEROGENEOA

Olioa + ura

Harea + ura

Gatza + ura

Bikarbonatoa + ura

Harea + burdin hautsa + zerrautsa

Kobre sulfatoa + ura

Harea + burdin hautsa + gatza